16 Belaunaldi gazteak eta izokina

FRAN AGARA

Franen ustez egonen da jende bat izokina zer den ere ez dakiena. Bere etxearen atzeko aldean erreka dago eta gutxitan ikusten du jendea errekari begira, hori horrela, ibaiarekiko harremana ere galdu dela dio. Bere ustez, ongi egonen zen eskolarekin izokinak ikustera joatea, batzuetan egin izan dute eskolan, baina gaur egun ez dira joaten.