28 Lupiak

JOSE MARI MITXELENA

Izokina itsasotik sartzen denean, hots, ur gazitik, zorriak izaten ditu, 4-6mm bitartekoak izan daitezke. Baina ur gezarekin, hiru egun igaro eta gero joaten zaizkio. Batzuetan, itsasotik sartzen diren izokinak ere lanproiaren markak izaten dituzte. Bestalde, gaur egun lupiak daudela dio, lehen izokinak zeuden edonon, gaur egun, berriz, lupiak ibiltzen dira.