24 Arrantza azken eguneko ohitura

JOSE MARI MITXELENA

Endarlatsan ermita bat dago, arrantzaleen artean antolatu ziren eta arrantza azken egunean meza egiten hasi ziren. Irungo apaiza bat joaten zen, meza egin, hamaiketakoa prestatu eta gero bazkaria ere egiten zuten, bildotsa egiten zuten, ez zuten arrainik jaten eta edateko ardoa eta sagardoa hartzen zuten.