23 Momentuaren garrantzia arrantzan

JOSE MARI MITXELENA

Arrantzatzeko garrantzitsuagoa da momentua beste ezer baino, Joxe Marik esaten du askotan izokina ikusten dela baina ez dagoela arrantzatzeko modurik. Gainera, kontatzen du beroa egiten duenean ura goiko aldean beroa dagoela, beraz, izokinak ez dira hortik mugitzen, enbata edo ekaitza egiten duenean orduan igotzen dira izokinak goiko aldera. Hala ere, askotan ez dago modurik arrantzatzeko.