19 Erreka

JOSE MARI MITXELENA

Joxe Mari ez da beste ibai batzuetan arrantzan ibili, ez izokinetan ez amuarrainetan. Behin, Etxezuritik gora, Barrekako errekan, joan zen eta bi amuarrain eder eta txiki (txikiegiak) batzuk hartu zituen, txikiak botan gorde zituen. Badaezpada ere.