14 Izokina Berarentzat

JOSE MARI MITXELENA

Garai batean izokina laguntza handia izan zen beratarrentzat, saltzen zuten eta diru iturri bat zen. Gero, Norvegiako izokina sartu zen eta hor prezioak asko jaitsi ziren eta asko aldatu zen, gaur egun ez da izokina saltzen. Horrez gain, Berarentzat izokina sinbolo bat izan da, asko arrantzatu da salabardoarekin eta sarearekin, gero itxaroten zuten momentu onenean saltzeko.