13 Bidasoan esku-hartzea

JOSE MARI MITXELENA

90. urtean Kaian 17.000 «esguin» eraman zituzten, pentsua eskatu zuen eta han botatzen joaten ziren, handik bi urtera izokin asko zegoen. Bai ibaian zein errekan ugaldu ziren. Gainera, Iparraldeko biologo bat egon zen laguntzen, horrez gain, izokin batzuk eraman zituzten Islandiatik, baina arraza hura desagertu zen. Beste izokin bat ere sartu zutela dio, eta izokin horrek ez du zerikusirik lehengo izokinarekin. Urte batzuetan izokin gutxi atera zen eta azkenean politiko baten laguntzarekin Loiratik bi urtez izokin asko eraman zen eta hortik aurrera urte ederrak egon direla dio Joxe Marik.