11 Doneztebeko eta Iantziko presak

JOSE MARI MITXELENA

Joxe Marik badaki Doneztebeko presa azpian arrantza egiten zela. Hor arrantza egiten zuen pertsonak erakutsi zion Igantziko presan non zeuden izokinak. Gainera, aipatzen du batzuetan izokin asko ikusten direla, baina ez dagoela modurik arrantzatzeko. 70 izokin inguru arrantzatu ditu Joxe Marik. Hala ere, esaten du zortea dela, urte batean asko atera daitezkeela, baina urteak pasa ditu hartu gabe.