10 Izokinak eta posturak

JOSE MARI MITXELENA

Itsas-amuarrainetan ez da ibili, «reoak» atera ditu, baina izokin arrantzan, nahi gabe. Amuarrainetan ibili denean pare bat euliz atera ditu eta beste bat zizarearekin. Joxe Marik dio bere arrantza handienak eta gustukoenak euliz izan direla. Hamar izokinetik zortzi euliz atera ditu. Gainera, postura berdinean ez da beti mugimendu berdina izaten. Izan ere, izokina lekuz aldatzen da uraren arabera. Joxe Marik esaten du non sartzen diren arrantza egitera eta nondik mugitzen diren izokinak. Gainera, Xerrepan gertatutako anekdota bat kontatzen du.