09 Lehenbizikoa

FRAN AGARA

«Lehenbizikoa» nola sortu zen kontatzen du. Behin lehenengo izokina atera zenean Euskal Telebistakoek elkarrizketa egin zioten Frani. Euskal Telebistak «campano» izendatu zuen lehenengo izokin hori, horrela izendatzen baita Asturiasen lehenengo izokinari. Fran elkarrizketa eta gero ez zen konforme geratu eta elkartean bildu zen arrantzaleekin lehenengo izokina izendatzeko izen bat bilatzeko. Hitz egiten egon ondoren «Lehenbizikoa» deitzea erabaki zuten, jendeak bere dendan horrela galdetzeko ohitura zuelako. Beraz, hurrengo urtean sari bat eman zioten «lehenbizikoa» atera zuenari eta elkarrizketan horrela izendatu zuten. Nahiz eta hasieran kostatu, orain horrela esaten zaio.