08 Izokina eta arrantzaren gainbehera

FRAN AGARA

Franen iritziz Berako belaunaldi berriek ez dute izokinarekiko atxikimendu emozionalik. Gaur egun ez da elkarrizketetan entzuten, beharbada kanpotarrentzat Berako izokinak erreferentzia izanen du, baina herria eta izokinaren arteko harreman hori galdu da. Gainera, arrantzaren gainbeherak ez du lagundu. Arrantza gainbeheran etorri da eta ez dute lortu izokinarekiko harremana mantentzea.