08 Arrantzatzeko moduak eta posturak

JOSE MARI MITXELENA

Zizarearekin egiten zuen arrantza, gero ur handitan, Endarlatsan hasi zenean koilara ere erabiltzen zuen. Zizarea nola prestatzen zuten kontatzen du eta kanabera beti eskutan izaten zutela dio. Gainera, izokinak beti haiengana joan behar zuen. Joxe Marik aipatzen du Nazak, nasa naturalak direla, ura jaisten denean kanal bat da eta uraren arabera izokinak postura batean edo beste batean jartzen dira. Posturak zerrendatzen ditu: lehenengoa Peña Marcelino, gero Pasajia, Xerrepa, Harrikasko, Erdi Paria, Nazgaina, Nazazpia… Batzuetan lehorretik arrantzatzen dute, baina Peña Marcelinon, Xerrepan eta Pasajian uretan sartzen ziren. Joxe Marik lortu zuen azken izokina Segundo Harrin izan zen, Nazas azpian.