06 Izokina diru-iturri gisa

JOSE MARI MITXELENA

Koinatuarekin hasi zen arrantzan, baina askotan bakarrik joaten zen. Gero, igandeetan eta libre zutenean askotan Sunbillara joaten ziren. Koinatua izokin arrantzalea zen eta koinatuaren aita ere bai, azken hura istripu bat izan zuen arrantzan ari zela eta hil zen. Betidanik arrantzatu zituzten izokinak, laguntza handia zen izokina, batzuk gau lanetan ibiltzen ziren eta izokin bat arrantzatuz gero diru iturri handia izaten zuten. Garai horretan, jatetxeei saltzen zitzaien arrantzatutakoa, izokina ez zen etxean jaten. Kuadrillan urtean behin biltzen ziren izokina jateko.