05 Izokin arrantza

FRAN AGARA

Arrantzale gehienak amuarrainetan ibiltzen ziren, aldiz, izokinean ez horrenbeste. Izan ere, izokina beste maila bat zen, goragoko maila bat. Beharbada zailagoa izanen zelako, bereziagoa zen. Dendari dagokionez, amuarrainetan ibiltzen zirenek gehiago erosten zuten. Gainera, Franek dio materiala hobetzen joan zela eta gero eta garestiagoa zela. Horrekin lotutako bi kontu aipatzen ditu Franek, Arantzako jendearen inguruan.