04 Arrantzan hastapenak

JOSE MARI MITXELENA

Joxe Mariren koinatua arrantzalea zen eta berarekin hasi zen errekan arrantzatzen. Gehien bat bertan ibiltzen ziren amuarrainekin, baina Sunbillara ere askotan joaten ziren eta etxeko euliekin eta mando euliekin ibiltzen ziren. Gero lehenengo izokina hartu zuen eta horretan jarraitu zuen. Amuarrainetan, ur handitan koilararekin ibiltzen zen eta ur gutxiago zegoenean, berotzen zuenean, etxeko euliekin. Nola egiten zuen kontatzen du.