03 Etxeko arrantzaleak

FRAN AGARA

Fran arrantzalea izan da, baina bere hitzetan arrantzale txarra. Bere anaia ere arrantzalea zen eta aita ere bai, oso trebea gainera, koilararekin arrantzatzen zuen. Bere aita Lesakarra zen eta Beran harategia zuen, itxi ondoren, eguerdian, arrantzara joaten zen eta hiru, lau amuarrainekin iristen zen etxera. Fran eta bere anaiaren ilusioa amuarrainak txorrota azpian jartzea izaten zen, horrela amuarrainak «berpizten» zituzten. Bestalde, Franek zizarearekin arrantzatu izan du, herrian hiru aukera zeudela dio: futbolaria, pilotaria edo arrantzalea izatea.