02 Etxeko arrantzaleak

JOSE MARI MITXELENA

Bere aita Ternuara joaten zen bakailaoa arrantzatzera, gero, bere aitaren aita hil zenean, baserrian geratu zen. Aitaren anaia bat ere Ternuara joan da bizitza osoan zehar eta bere lehengusu bat ere bai. Horrez gain, bere bi anaiak itsasoko arrantzaleak ziren. Hiru anai eta arreba bat ziren etxean, bere bi anaiek, gehien bat antxoa eta atuna arrantzatzen zuten. Duela urte asko legatza eta bisigua ere arrantzatzen zen, baina gaur egun bisigua desagertu da eta legatza gutxi dago.