017 JOSE MARI GAINZA

JUANTXO OTAMENDI

Arrantzalea eta Jose Mari Gainzaren laguna.

Jose Mari Gainza Bidasoa ibaiko izokin arrantzaleen erreferente haundi bat izan zen. Bere aita Berako Ehiza eta Arrantza Elkartearen lehendabiziko presidentea izan zen, eta bera elkartearen lehen idazkaria izan zen. Komunikatzaile aparta izateagatik nabarmendu zen eta, bere bizitzan zehar, izokinei buruzko informazio baliotsua bildu zuen.